XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogora ezazu, anai! Berekoiak eta alferrak, aurrerapenarako etsairik gaiztoenak direla!! Munduari dagozkionak, hauetxek dira: Gure eguneroko birtute dunak, lantzaleak, ausartak, maitekorrak, zuzentasunaren gose-egarrituak, eskuzabalak, bihotz onekoak, jatorrak, dakitenak, zintzoak eta ameslariak.

Gure eguneroko laguntzaile, ongiegile eta zaindari ugari izanez gero, salba gaitezke! Honela, guztien ahalegin eta trebetasun horien bidez, gure gogo-gorputzez gose-egarri ase ahal izango dira.

Egundaino, Munduko bizilagunok, botere batzuek emandako bideetan ibili gara, eta horrela izango da, guhauk ezetz esango diegun arteraino.

Eta botere horiek gure eskuetan uzten dizkiguten biziera, zori eta osasuna, guk, ere, besteen eskuetan utzi nahiago ditugu, eta horrela, izango da, geu gure biziera hobatzeko langilerik egokienak garela konturatu arteraino.

Gure etorkizunaren egileak, geu gara-eta! Nik, gizakiagan sinesten dut, baita beraren adimen eta bilaka biderako ahalmenez ere.